XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. kapitulua ZU, HIZKUNTZ IKASLEA Dena zure esku dago.

Zu, hizkuntz ikaslea, hizkuntzaren ikaste prozesuan faktorerik garrantzitsuena zara.

Arrakasta edo hutsegitea, azkenean, zeure aportazioaren araberakoa izango da.

Ikasle askok hutsegitearen errua irakasleei, zirkunstantziei edo irakasmaterialei botatzeko joera dute, arrakasta edo hutsegitearen arrazoin garrantzitsuenak beraiengan ikusi beharko lituzketenean.

Hizkuntz arrotz baten ikasketan badaude ezaugarri garrantzitsu batzu, normalki konbinatuta azaltzen direnak.

Ezaugarrion konbinaketa positibo bat, ziuraski, garrantzitsuagoa izango da horietako edozein isolatuki baino.

Garrantzitsua da hizkuntz ikasle onaren estereotiporik ez dagoela konturatzea.

Aldiz, faktore indibidual ugari hizkuntza bat ikasteko.

Jendeak faktore baten eza beste faktore batekin konpentsa dezake, bere indarrak azpimarratuz ahulezia konpentsatzeko.

Ez dago behean deskribatutako faktoreetako bat beste bat baino garrantzitsuagoa dela esaterik, hizkuntz ikaskuntz aldi luzeetan bereziki.

Kapitulu honetako deskribapenek, zure aldez aurretiko jarrerak zeintzu diren aztertzen laguntzeko asmoa dute.

Orduan, ulertuko duzu ikaskuntza nola hobetu, indarrak azpimarratuz eta ahuleziaren eragina txikiagotuz.